Ugaitz Kerejeta: "Lagun Onaken ahalik eta minutu gehien jokatzea da orain dudan erronka"

Uztarria.Eus 2017ko irailaren 26a

Ugaitz Kerejeta, Lagun Onakek Done Jakue kalean duen dendaren parean. (Maialen Etxaniz) Lagun Onak Futbol Taldearen aurreneko taldeko jokalari gazteena da Ugaitz Kerejeta (Azpeitia, 1998). Realean egin ditu azken zortzi urteak, eta 2016-2017 denboraldian Realeko jubenilen Ohorezko Mailan aritu ostean, etxera itzuli da Hirugarren Mailara salto eginda. Joan den ekainean luzatu zion proposamena herriko futbol klubak, eta baiezkoa eman ostean, taldean "gustura" dago erdilari azpeitiarra. Nola jaso zenuen Lagun Onakera itzultzeko deia? Realak ez zidan kontratua luzatu, lesioak zirela eta. Haiek abisua pasatu zioten Lagun Onaki, libre nengoela esanez. Astebete pasatzerako deitu zidan Lagun Onakeko kirol zuzendariak, Xabier Alberdi Beltzak, proposamena eginez. Taldean jokalari azpeitiarrak nahi zituztela esan zidan. Entrenatzailearekin ere aritu nintzen hizketan, eta azkenean baiezko erantzuna eman nuen. Nola gogoratzen dituzu Realean igarotako urteak? Niretzat urterik onenak gaztetakoak izan dira, txikiak ginenekoak. Orduan gozatu egiten genuen futbolarekin eta futbolean, ez baitzegoen presiorik. Urteak aurrera egin ahala, jende berria iristen da taldera, eta presioa areagotzen da. Ikasberrin egin nituen ikasketak, eta gogoan dut ikastolatik irten eta ogitartekoa jaterako Donostiara joaten nintzela zuzenean, taxia hartuta. Nekagarria izaten zen, baina oso oroitzapen onak ditut. Lagun asko eraman ditut handik; Realeko taldea familia bat zen niretzat. Eta orain berriro Azpeitira. Zer moduzkoa izan da itzulera? Oso ezberdina da hau. Bizitza aldatu zaidala ere esan dezaket. Askoz lasaiago nago, baina kategoriak beste exijentzi bat eskatzen duenez, ez dut Realean bezainbeste jokatzen. Ni baino zaharragoak diren jokalari asko daude taldean, esperientzia dutenak, Jon Orbegozo eta Hodei Tena kasu, eta hor lekua egitea ez da erraza. Jarraitu elkarrizketa irakurtzen Uztarria.eusen.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide