Añares ISBk Baque txapelketa irabazi du

Urola Kostako Hitza 2017ko irailaren 24a

Azpeitia-Azkoitia Iraurgi SBko Añares taldeak 60 eta 53 irabazi dio Tabirakori gaur eguerdian Durangon (Bizkaia) jokatu duten Baque torneoko finala. Xabier Chicoren taldeak lan bikaina egin du gaur ere. Partida osoan zehar, defentsan zorrotz eta erasoan ondo aritu dira. Asteburuan ikusitakoaren arabera, Añares prest dago datorren asteburuan hasiko den LF2 ligari ekiteko.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide