Azpeitiko Ernaiko bi kide identifikatu ditu Udaltzaingoak, zebrabide batean estelada bat margotzen ari zirela

Urola Kostako Hitza 2017ko irailaren 22a

Etxe-Zuri tabernaren aurreko zebrabidean hasi dira estelada margotzen. Kataluniari babesa erakusteko estelada bat margotzen aritu da Azpeitiko Ernai, Etxe-Zuri tabernaren pareko zebrabidean, 15:00ak aldera. Ekintza egiten hasi eta ordu erdi ingurura bertaratu da Udaltzaingoa gazteak margoketa egiten ari ziren lekura. Ernaik azaldu duenez, bi gazte "identifikatu eta mehatxatu" ditu Udaltzaingoak: "Ekintza egiten ari ginela etorri dira, eta identifikazioa eskatzeaz gain, 3.000 eurora arteko isunarekin mehatxatu gaituzte".

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide