'Landareak lantzen' liburua aurkeztuko du Jakoba Errekondok hilaren 28an, Azpeitiko Kimu Bat dendan

Urola Kostako Hitza 2017ko irailaren 22a

Hurrengo asteko ostegunean, irailaren 28an, Jakoba Errekondok bere azken liburua aurkeztuko du Azpeitian, Kimu Bat dendaren lora etxean. Hilabete bakoitzean egin behar diren lanen berri –baratzean, fruita arboletan, lorategietan…– ematen du Errekondok idatzi berri duen Landareak lantzen liburuan, betiere Ilargiaren fase ezberdinak kontutan hartuta. Hala, irakurleak barazkiak edo fruituak noiz landatu, tratatu edo inausi ikasiko du. Gainera, baratzean egindako lanen kontrol zehatzagoa izateko aukera ere eskainiko du liburuak. Antton Olariagaren irudiek apaindu dute Landareak lantzen liburua. Interesa duen oro ager daiteke ostegunean liburuaren aurkezpenera.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide