Migel Angel Elustondo idazleak (H)Ilbeltza beka irabazi du

Urola Kostako Hitza 2017ko irailaren 21a

6.000 euro jasoko ditu azpeitiarrak, urtebeteko epean eleberri beltz bat egiteko. Txalaparta argitaletxeak argitaratuko du Elustondoren liburua.


Elustondo, ezkerretik laugarrena, gaur. (Xorroxin irratia) Migel Angel Elustondo idazle eta kazetari azpeitiarrak I. (H)Ilbeltza beka irabazi du. (H)ilbeltza elkarteak, Baztango Udalak eta Txalaparta argitaletxeak urte hasieran abiatu zuen lehenengoz beka, eta gaur jakinarazi dute sariduna. 6.000 euro jasoko ditu, beraz, azpeitiarrak, eta, urtebeteko epean, nobela beltz bat sortu beharko du. Ondoren, Txalaparta argitaletxeak argitaratuko du liburua. Era berean, (H)ilbeltza elkarteak antolatzen duen Euskal Nobela Beltzaren Asteko Idazleekin Solasean ekimenean hartuko du parte Elustondok.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide