Sokamuturra Argazki Lehiaketaren inguruko liburua osatzen ari da Azpeitiko Argazki Elkartea

Urola Kostako Hitza 2017ko irailaren 19a

Karnabalak iristearekin batera, sokamuturraren inguruko argazki lehiaketa antolatzen du Azpeitiko Argazki Elkarteak (AAE), urtero. Elkarteko kideek zuri-beltzean hartzen dituzte sokamuturrak utzitako irudiak, eta aurkeztutako argazkietatik onenak saritzen dituzte. Orain, 1980tik 2017ra arteko ehunka irudi jasoko dituen liburua osatzen ari da AAE. Imanol Eliasek jarri zuen martxan lehiaketa, eta 35 urtez hura antolatzen aritu ostean, 2004an pasatu zion lekukoa argazki elkarteari. Eliasen omenez, 2012an izena aldatu zioten lehiaketari, eta orduz geroztik Sokamuturra Argazki Lehiaketa Imanol Elias Saria deitzen da. Azpeitiko sokamuturrak urteurren berezia ospatuko du 2018an. (Argazkia: Aurtengo lehiaketan aurreneko saria jaso duen argazkia. Alberto Beloki)

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide