Lasaia izan da Azoka Herritiken zapatu arratsaldea.
Goizean baino hutsago egon da plaza; hala ere, azkenerako jendetxoa inguratu da musika eskolakoen, gitarristen, KBeat ahots taldearen eta Dantza Suelto Eskolakoen emanaldia jarraitzera. Aurretik, Frontoi Txikian pilota partidak izan dira, xakean aritzeko aukera ondoko plazatxoan, eta umeak gogotik jardun dira Sanagustinpean prestatu duten mandala handia margotzen; eta plazan, artisauen eta kooperazio taldeen postuak ere egon dira.
Kontzertua eta zinema
Kalekoak bukatuta, aretoetan eskainiko ditu aurtengo Azoka Herritik egitasmoak azken bi hitzorduak. Gaur, 23:00etan hasita,
Arkupehotsak egitasmoaren lehen kontzertua emango dute Sanagustin kulturguneko Arkupean Hartz taldeak eta Mikel Urakenek.
Bihar, berriz,
Mateo Txistu filmaren 30. urteurrena ekarriko dute gogora Soreasu antzokian. 19:30ean, Azpeitiko Zineklubak egindako lana ikusteko eta haren gaineko solasaldia jarraitzeko aukera izango da.
Behean, gaur goizeko eta arratsaldeko argazki bilduma ikus daiteke.
[flickr_set id="72157686695831413"]