Azpeitiko plaza hartu du Azoka Herritik egitasmoak

Urola Kostako Hitza 2017ko irailaren 15a

Baserritarren azoka egin dute Azoka plazan, eta Plazatarrak egitasmoaren ikasturte honetako lehen saioa izan da, plaza nagusian. Gauen, jantoki begetarianoa izango da Gaztetxean.

Martxan da Azoka Herritik egitasmoa, Azpeitian. Herritarrek  gizarte eredu berriak barneratzeko helburuarekin antolatu dute herriko hainbat eragilek, eta hainbat ekintza egingo dituzte egunotan. Bosgarren aldiz antolatu dute, eta antolatzaileen arabera, “biharko gizartearen oinarrizko balioen” ekimena izango da. Joan den astezkenean egin zuten Azoka Herritiken barruan antolatutako lehen jarduera. Hain zuzen ere, baloreen azoka hitzaldia izan zen,  Sanagustin kulturgunean. Gaur, berriz, herriko plaza hartu du egitasmoak. Baserritarren azoka egin dute Azoka plazan, eta Plazatarrak egitasmoaren ikasturte honetako lehen saioa izan da, plaza nagusian. Horrez gain, Alu Ulu antzerki emanaldia egitekoa zen Gaztetxen, baina bertan behera gelditu da. Hala ere, afari begetarianoa egingo dute leku berean, 20:30ean, honako menu honekin: berenjena patea, etxeko salmorejoa, kalabazin tailarinak curry saltsarekin eta basmati arrozarekin eta postre sorpresa. Bihar jarraituko du Azoka Herritik egitasmoak. Hona hemen egitaraua: Irailak 16, larunbata.
  • 09:00: Auzolana, plaza nagusian.
  • 10:00-14:00: Azoka, plaza nagusian. Baserritarrak, artisauak, bigarren eskuko azoka Elkar-Ekinen eskutik, Kooperazio taldeak, Oinatz Elkarte Animalista, Bertan Merkataritza Elkartea, Extremadurakoak, Arte eta Diseinu Eskola, Antxieta Musika Eskola, Argazki Elkartearen estudioa, Antxieta Arkeologia taldea eta Annapurna II crowdfunding kanpaina.
  • Goizean zehar, kale animazioa, Metal Boskotearekin eta trikitilarekin.
  • 11:00: Jostailuak ezagutuz.
  • 12:00: #AnnapurnaII_86 aurkezpena.
  • 16:00-19:00: Kirolen Txokoa, Frontoi Txikian. Emakume pilotariak, Gizonezkoen pilota partidua eta Xaputarrak xake taldea.
  • 16:00: Astisauak, plaza nagusian.
  • 16:30: Mandala erraldoia, plaza nagusian.
  • 19:00: Musika eskola eta dantzak, plaza nagusian.
  • 23:00: Arkupehotsak egitasmoaren lehenengo kontzertuak, Sanagustin Kulturgunean.
Irailak 17, igandea.
  • 19:30: Mateo Txistu filmaren emanaldia eta solasaldia, Soreasu antzokian.
Hona hemen gaurko irudiekin osatutako bilduma: [flickr_set id="72157685209348342"]  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide