Ohi bezala, ekintza desberdinak egingo dituzte astean zehar, eta larunbatean egun osoko egitaraua izango da. Hala nola, herriko eragileek, baserritarrek eta artisauak izango dira plazan, eguerdira bitartean. Horrez gain, Annapurna II crowfounding kanpaina aurkeztuko dute azokaren barruan. Izan ere, 1986ak Azpeitiko zortzi mendizalek Annapurnara egindako espedizioaren dokumentala berreskuratu eta osatu dute herriko hainbat eragilek, eta, duela 31 urte bezala, herritarren laguntza eta babesa jasotzeko kanpaina abiatuko dute hilaren 14an. Horrez gain, Argazki Elkarteak azokaren barruan aurten jarriko duen estudioa orduko espedizioari buruzkoa izango da.
Ikusi hemen egitaraua:
Irailak 13, asteazkena.
- 19:00etan, baloreen azoka hitzaldia, Sanagustin Kulturgunean.
- 17:00-20:00: Baserritarren azoka, Azoka plazan.
- 17:30-19:30: Plazatarrak egitasmoa, plaza nagusian.
- 20:30: Afari begetarioanoa eta Alu ulu antzerki foroa, Arremanitzen eskutik, Gaztetxean.
- 09:00: Auzolana, plaza nagusian.
- 10:00-14:00: Azoka, plaza nagusian. Baserritarrak, artisauak, bigarren eskuko azoka Elkar-Ekinen eskutik, Kooperazio taldeak, Oinatz Elkarte Animalista, Bertan Merkataritza Elkartea, Extremadurakoak, Arte eta Diseinu Eskola, Antxieta Musika Eskola, Argazki Elkartearen estudioa, Antxieta Arkeologia taldea eta Annapurna II crowdfunding kanpaina.
- Goizean zehar, kale animazioa, Metal Boskotearekin eta trikitilarekin.
- 11:00: Jostailuak ezagutuz.
- 12:00: #AnnapurnaII_86 aurkezpena.
- 16:00-19:00: Kirolen Txokoa, Frontoi Txikian. Emakume pilotariak, Gizonezkoen pilota partidua eta Xaputarrak xake taldea.
- 16:00: Astisauak, plaza nagusian.
- 16:30: Mandala erraldoia, plaza nagusian.
- 19:00: Musika eskola eta dantzak, plaza nagusian.
- 23:00: Arkupehotsak egitasmoaren lehenengo kontzertuak, Sanagustin Kulturgunean.
- 19:30: Mateo Txistu filmaren emanaldia eta solasaldia, Soreasu antzokian.