Lagun Onakek teknifikazio eskolako gaztetxoen gurasoekin bilerak egingo ditu datorren astean

Urola Kostako Hitza 2017ko irailaren 8a

Asteartean eta asteazkenean izango dira bilerak, Sindikatu Zaharrean. Neska-mutilen adinaren araberakoak izango dira bilkuren hitzorduak. Teknifikazio eskolan izena emateko epea hilaren amaieran itxiko da.

Lagun Onak Futbol Taldeko teknifikazio eskolako neska-mutilen gurasoekin bilerak egingo ditu klubak irailaren 12an eta 13an, Sindikatu Zaharrean, eskolei buruzko informazioa emateko. Asteartean, hilak 12, 2007an jaiotako mutilen gurasoek 19:00etan izango dute hitzordua. 2006-2007ko eta 2008-2009ko neskenek, berriz, 19:45ean. Asteazkenean, 2008an jaiotako mutilen gurasoen txanda izango da, eta 19:00etan egingo dute bilera. 2009an jaiotako mutilen gurasoek, aldiz, 19:45ean gerturatu beharko dute Sindikatu Zaharrera. Teknifikazio eskolan izena emateko epeak zabalik jarraituko du hilaren bukaera arte. Izen-ematea lotura honetan egin daiteke. Zalantzarik izanez gero, 943-81 59 07 telefonora deitu edo info@lagunonak.com helbidera idatzi daiteke.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide