Bihar jokatuko dituzte ISBren talde nagusiek aurre denboraldiko lehen neurketak

Urola Kostako Hitza 2017ko irailaren 8a

Sammic Hosteleria Altsasun ariko da, Navarraren kontra, 17:00etan. Añares Riojak, berriz, Orthez hartuko du Azkoitian, 17:30ean.

ISBko gizon-emakumeak lan saio batean, elkarrekin, Azpeitiko kiroldegian. (ISB) Iraurgi Saskibaloiko bi talde nagusiek denboraldi aurreko lehendabiziko lagunartekoak dituzte bihar. Sammic Hosteleriak Navarraren aurka jokatuko du Altsasun, 17:00etan. Lolo Encinasen mutilek orainarte egin duten lana agerian uzteko aukera izango dute Zilarrezko LEB ligan ariko den Navarraren kontra. Sammic Hosteleriak zenbait jokalari garrantzitsuren hutsunea izango du, eta harrobiko gazteek osatuko dute Urrezko LEB ligan ariko den taldea. Añares Riojak, berriz, Azkoitian jokatuko du, Frantzian Nazional 1 ligan lehiatzen den Orthezen aurka; 17:30ean hasiko da neurketa. Xabier Chicoren taldea orain bi aste hasi zen lanean, orainarte prestaketa fisiko astuna izan dute nagusi, eta bihar ia guztiz berria den taldeak elkarrekin jokatzeko aurreneko aukera izango du.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide