Azpeitiko Alde Zaharra eta inaziotar guneak ezagutzeko bisita gidatua egingo dute igandean

Urola Kostako Hitza 2017ko irailaren 6a

Plaza Txikiko turismo bulegotik abiatuko dute ibilbidea, 12:00etan, eta bisitan parte hartu nahi dutenek bertara ordurako azaltzea besterik ez dute.

Azpeitiko garbitokia. (Ignaziotar Lurraldea) Abuzturako prestatutako bisita gidatuak bukatuta, irailean ere Azpeitiko txokoak ezagutzeko aukera eskaintzen jarraitzen dute herriko turismo eragileek. Horrela, iganderako, hilak 10, Alde Zaharreko Erdi Aroko almendra deritzona ezagutzeko bisita prestatu dute. Bisita horren barruan, Loiolako Inaziorekin zerikusia duten gune eta eraikinetan geldialdiak egingo dituzte, "santuarekin duten lotura azalduz, dena Azpeitiko bilakaera historikoaren testuinguruan". Plaza Txikiko turismo bulegotik abiatuko dute ibilbidea, 12:00etan, eta bisitan parte hartu nahi dutenek bertara ordurako azaltzea besterik ez dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide