Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Azpeitia-Hazparne egitasmoaren laburpen bideoa eskuratu nahi dutenei deia luzatu die Lagun Onak MBk. Bi herrien arteko senidetzaren 30. urteurrenaren harira, Azpeitia-Hazparne. 30urte. Bi herri pausoz pauso egitasmoa egin dute aurten, eta han bildutako irudiekin bideoa egin dute. Uztailaren 21ean aurkeztu zuten ikus-entzunezkoa Sanagustin Kulturgunean, eta haren kopia bat nahi dutenek elkartearen webgunean eman behar dute izena. Gutxieneko eskari kopurua osatzen bada aterako dituzte kopiak, 10 euroren truke.