Jubilatuen Xoxoteko Eguna ospatuko dute irailaren 16an, eta izena eman daiteke dagoeneko

Urola Kostako Hitza 2017ko irailaren 5a

Iazko Jubilatuen Xoxoteko Eguneko argazkia. (Azpeitiko Udala) Urteko bezala, Baigera Azpeitiko jubilatuen elkarteak Xoxotera irteera antolatu du irailaren 16rako, udalaren laguntzarekin. Jubilatuak 10:30ean abiatuko dira plazatik, eta 11:45ean meza egingo dute, Xoxoten. Ondoren, hamaiketakoa egingo dute aterpetxean. Horrez gain, nahi dutenek autoz joateko aukera izango dute. Izena eman daiteke dagoeneko Baigerako bulegoan, astelehenetik ostegunera bitartean, 10:30etik 12:30era bitartean. Doan izango dute irteera. Antolatzaileek adierazi dutenez, eguraldi txarra egingo balu, bertan behera utziko lukete irteera.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide