Boni Arregi aritu zen Mateo Txisturen paperean. (Agustin Arenas)
Mateo Txisturen istorioa pantaila handira eraman zuen Azpeitiko Zine Klubak 1987an. 30 urte beranduago, irailaren 17an, berriro ikusgai izango da herriko hainbat zinezalek ekoiztutako pelikula. Urtero irailean egin ohi den Azoka Herritik egitasmoaren barruan antolatu dute emanaldia, eta data gerturatzen joan ahala emango dute hitzorduaren inguruko xehetasunen berri.
Mateo Txisturen 30. urteurrenaren harira, erreportajea kaleratu zuen UztarriakĀ 2017ko apirileko aldizkarian.