Imanol Kerejetak Hondarribiako Aire Zabaleko Pintura Lehiaketa irabazi du

Urola Kostako Hitza 2017ko abuztuaren 30a

Imanol Kerejeta. (Mondraberri) Imanol Kerejeta margolari azpeitiarrak Hondarribiako (Gipuzkoa) Aire Zabaleko Pintura Lehiaketa irabazi du. Emeki elkarteak antolatzen du txapelketa, eta 1.000 euro eta elkartearen oroigarria eskuratu ditu azpeitiarrak. Guztira, 26 partaide aurkeztu ziren lehiara, eta hainbat ordu margotzen eman ostean –gehienez bederatzi–, epaimahaiak Kerejetaren lana zela onena erabaki zuen.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide