Jorge del Cid azpeitiarra garaile Lanzaroteko rallyan

Urola Kostako Hitza 2017ko abuztuaren 30a

Del Cid, Lanzaroteko rallyan. (Looping Photos) Jorge del Cid auto gidari azpeitiarrak eta haren kopilotu Nerea Odriozolak irabazi dute asteburuan Lanzaroten (Espainia) jokatu duten XX. Isla de los Volcanes Lurreko Rallya. MRT taldeko Mitsubishi Lancer Evo autoarekin lehiatu zen auto gidaria, eta lasterketa gaizki hasi bazuen ere, pixkanaka aurre hartzen joan zen, lehenenpo postua lortu arte. Izan ere, lasterketa hasi eta bost kilometrora, gurpila zulatu zitzaion azpeitiarrari. Lehia estua izan zuten Miguel Curbero eta Guacimara Arbelorekin, baina haiei ezarritako penalizazioen ondorioz, del Cidek aurre hartu zien.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide