Glual Energy enpresan ostiralean izan zen lan istripua salatu du CCOO sindikatuak

Urola Kostako Hitza 2017ko abuztuaren 28a

'Lan istripu gehiagorik ez!' lelopean egin dute kontzentrazioa dozena erdi inguru lagunek, plazan. Euskal sindikatuek biharko deitu dute elkarretaratzea, 11:00etan, Glual Energyren atarian. 50 urteko azpeitiar bat hil zen ostiralean, Glual Energy enpresan istripua izanda.

CCOOko kideek elkarretaratzea egin dute gaur plazan. (CCOO) Joan zen ostiralean 50 urteko azpeitiar langile bat hil zen Antzibarrena industriaguneko Glual Energy enpresan istripua izanda, eta gaur, astelehena, elkarretaratzea egin dute CCOO sindikatuko kideek Azpeitiko plazan. Lan istripu gehiagorik ez! lelopean egin dute kontzentrazioa dozena inguru lagunek. Beste hainbat sindikatuk, berriz, biharko deitu du elkarretaratzea. ELAk, LABek, ESK-k, ESTEILASek, EHNEk eta HIRUk 11:00etan jarri dute hitzordua, Glual Energy enpresaren atarian, Antzibarrena 5 zenbakian. Prekarietatea eta lan istripuak salatzeko egingo dute protesta.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide