IRUDI BILDUMA: Iritsi dira azken txanpara Goikokaleko San Agustin festak

Urola Kostako Hitza 2017ko abuztuaren 27a

Arratsaldean, euriari aurre eginez, haurrek eta gaztetxoek jolasekin gozatu ahal izan dute Egaña gozotegiaren ondoko plazatxoan. Hiru eguneko festak gaur bukatuko dira, Howdy taldeak plazan eskainiko duen kontzertuarekin.

Ostiralean hasi ziren Goikokaleko San Agustin festak, dardo txaeplketarekin, eta atzo egun osoko festa eguna izan zuten kale horretako bizilagunek; izan ere, zezen txikiak eta poniak, mus txapelketa, triki-poteoa, afaria eta DJ emanaldiak izan ziren egun osoan zehar. Gaur goizean, auzotarren aldeko meza egin dute Miserikordian. Ondoren, euria ari zuelako Izarraitz pilotalekuaren ondoko pasabidean egin dute bazkaria goikokaletarrek. Bazkalostean, berriz, euriari aurre eginez, umeentzako jolasak izan dira Egaña gozotegiaren ondoko plazatxoan. Haurrek eta gaztetxoek gogotik gozatu dute bertan. Festak gaur bukatuko dira, 19:00etan hasita Howdy taldeak plazan eskainiko duen kontzertuarekin. Hona hemen, atzoko eta gaurko irudien bilduma: [flickr_set id="72157688113917045"]

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide