Asteburuan hasiko dute denboraldia Anaitasunako eta Lagun Onakeko gizonen lehen taldeek

Urola Kostako Hitza 2017ko abuztuaren 23a

Bi taldeek bukatu dute denboraldi-aurrea, hainbat partida jokatuta eta hainbat lan saio eginda. Zapatuan hasiko du denboraldia Anaitasunak, Deustoren kontra 17:30ean Txerloian jokatuko duen partidarekin. Lagun Onakek igandean jokatuko du denboraldiko lehen neurketa, etxetik kanpo, 11:15ean, Santurtziren kontra. Bi taldeen arteko lehen derbia hamargarren jardunaldian izango da, Azpeitiko Garmendipen.

Denboraldi-aurrean hainbat lan saio egin eta hainbat partida jokatu ostean, asteburuan hasiko dute Espainiako Hirugarren Mailako denboraldia Anaitasunako eta Lagun Onakeko gizonen lehen taldeek. Anaitasunak zapatuan jokatuko du lehen norgehiagoka Deustoren kontra, 17:30ean hasita, Txerloia futbol zelaian. Lagun Onakek, berriz, igandean jokatuko du lehen partida, etxetik kanpo, 11:15ean, Santurtziren kontra. Anaitasunak eta Lagun Onakek hamargarren jardunaldian jokatuko dute lehen derbia, urriaren 22-23ko asteburuan, Azpeitiko Garmendipe futbol zelaian. Bigarren derbia, berriz, 29. neurketan jokatuko dute, 2018ko martxoaren 10-11ko asteburuan, Txerloian. Ikusi egutegi osoa, honako lotura honetan. Anaitasuna joan zen denboraldian igo zen Espainiako Hirugarren Mailara, eta hainbat fitxaketa egin ditu klubak ordutik. 24 laguneko taldea osatu dute. Horietatik hemeretzi dira azkoitiarrak, eta gainerakoak aurten fitxatu dituzte. Honako hauek dira Anaitasunako gizonen lehen taldea osatuko duten entrenatzaileak, prestatzaileak eta jokalariak: Talde teknikoa: Igor Quindos (Azkoitia, 1978) entrenatzailea; Iker Epelde (Azkoitia, 1975) bigarren entrenatzailea; Xabier Artetxe  (Azkoitia, 1987) prestatzaile fisikoa; Mikel Astigarraga (Azkoitia, 1988) atezainen entrenatzailea; Jose Leon Arzalluz (Azkoitia, 1962) medikua; eta Jesus Maria Bastarrika (Azkoitia, 1968) masajista. Jokalariak: Xuban Badiola (Azkoitia, 1995), Aitor Zulaika (Azkoitia, 1993), Josu Godoy (Azkoitia, 1991), Ion Izagirre (Azkoitia, 1996), Markel Eskurtza (Azkoitia, 1991), Oier Beitia (Azkoitia, 1994), Joritz Badiola (Azkoitia, 1994), Unai Aranbarri (Azkoitia, 1993), Mikel Pastrian (Azkoitia, 1992), Beñat Landa (Azkoitia, 1991), Iñigo Arzalluz (Azkoitia, 1991), Mikel Aramendi (Azkoitia, 1994), Xabier Soraluce (Azkoitia, 1996), Ander Pastrian (Azkoitia, 1995), Ander Arabaolaza (Azkoitia, 1993), Mikel Arzalluz (Azkoitia), Aramendi (Azkoitia, 1998), Mikel Arruti (Orio, 1991), Aitor Diez (Azkoitia, 1998), Ander Moya (Durango, 1997), Sergio Barquero (Lasarte-Oria, 1995), Iñigo Susaeta (Eibar, 1998), Julen Iriarte (Azkoitia, 1991) eta Gaizka San Miguel (Zarautz, 1997). Taldea utzi dute: Ander Rementeria (Elgoibar taldera joan da), Ibon Larrar Tomao (futbola utzi du), Oier Elorza (futbola utzi du), Iosu Zubizarreta (Elgoibar taldera joan da) eta Iker Pastrian (futbola utzi du). Lagun Onakek hamazortzi jokalariko taldea osatu du denboraldi hasierarako, eta horietatik sei dira azpeitiarrak. Gainerakoak, hainbat klubetatik iritsi dira Azpeitira, besteak beste, Antiguokotik, Tolosatik, Numanciatik, Reala Ctik, Alaves Btik, Gibraltarretik, Vitoriatik eta Aurrera Ondarroatik. Lagun Onakek, berriz, honako jokalari hauekin osatu du gizonen lehen taldea: Talde teknikoa: Igor San Migel (Astigarraga, 1974) entrenatzailea; Aitor Zubizarreta (Azpeitia, 1978) bigarren entrenatzailea; Iñaki Apalategi (Beasain, 1993) osasun laguntzailea; eta Iosu Osa (Zumaia, 1989) masajista. Atezainak: Aitzol Aizpurua (Zumaia, 1994) eta Mikel Lopetegi (Deba, 1998). Atzelariak: Ivan Castillo (Lezo, 1996), Sergio Cayetano (Donostia, 1996), Oinatz Elustondo (Azpeitia, 1990), Julen Olasagasti (Donostia, 1994), Ignacio Renovales (Donostia, 1994), Hodei Tena (Azpeitia, 1986) eta Luis Egaña (Zumaia, 1994). Erdilariak: Erika Aranburu (Zumarraga, 1993), Julen Aranburu (Azpeitia, 1988), Ander Arteaga (Azpeitia, 1996), Ugaitz Kerejeta (Azpeitia, 1998), Gorka Marcos (Lasarte, 1996) eta Ander Sanchez (Irun, 1991). Aurrelariak: Simon Aranguren, (Getaria, 1996), Julen Arufe (Ondarroa, 1994), Mikel Landa (Azpeitia, 1992) eta Richard Tenreiro (Irun, 1995). Taldea utzi dute: Unai Larrañaga (Ikasberrira joan da), Iker Murua (Sestaora joan da), Asier Goikoetxeak (Futbola utzi du), Jon Arzamendi (Sestaon ariko da, Ander Moya (Anaitasunara joan da), Juan Manuel Iparragirre (Durangok fitxatu du), Xabier Lapazaran (Oiartzunen izango da), Joanes Otamendi (Beasainera joan da) eta Iker Vicente (Vitoriara itzuli da).

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide