Atzoko kontzentrazioko irudia.
Andramari jaien izandako
sexu erasoak izan direla salatzeko
elkarretaratzea egin zuten atzo ehunka lagunek Azkoitiko plazan, eta elkarretaratzearen bukaeran hilaren 15ean, Andramari egunean, bortxaketa bat izan zela jakinarazi zuen Azkoitiko Sostenipe talde feministak.
Hain zuzen ere, zehaztu dute adin txikiko neska azkoitiar bat bortxatu zuela mutil azkoitiar batek, "beraien arteko botere harremana baliatuta". Biktimak anonimotasuna gordetzeko eskatu duela nabarmendu dute Sostenipeko kideek, baina eskerrak eman dizkiote hari "gertaera larri hau salatu" nahi izan duelako. Gainera, talde feministak "babesa eta elkartasuna" adierazi dizkie neskari eta bere familiari.
Hona hemen, abuztuaren 15eko gertakariaren harira Sostenipe talde feministak kaleratu duen oharra:
"Abuztuaren 15ean Azkoitian bortxaketa bat egon zela jakin berri dugu. Adin txikiko neska azkoitiar bat bortxatu zuen mutil azkoitiar batek beraien arteko botere harremanaz baliatuta. Neskak bere anonimotasuna gordetzeko eskatu du, baina gertaera larri hau salatu nahi izan du, eta horregatik, eskerrak eman nahi dizkiogu. Horrez gain, elkartasuna eta babes osoa adierazi nahi diogu adingabeari eta bere familiari.
Guk erabakitzen dugu nola jantzi eta norekin erantzi, noiz hasi eta noiz bukatu. Norbere gorputzaren erabakia bakoitzarena delako. Nazkatuta gaude ez dugu erasorik onartuko. Asko eskatzea alda bakoitzaren erabakiak errespetatzea? Ozen diogu ez ezetz dela!".