Eneko Arbeok eta Mireia Ibabek irabazi dute Euskal Herriko Trikitilari Gazteen XXXVII. Txapelketa

Urola Kostako Hitza 2017ko abuztuaren 15a

Zeanurin (Bizkaia) izan da txapelketaren finala gaur arratsaldean, eta Arbeo azpeitiarra eta Ibabe bergararra nagusitu dira. Sei bikotek parte hartu dute txapelketan, eta Arbeok eta Ibabek 400 euro eta garaikurra jaso dituzte txapelketa irabazteagatik.

Arbeo eta Ibabe gaurko txapelketan. (Haritz Arakistain) Eneko Arbeo azpeitiar soinu-jotzaileak eta Mireia Ibabe bergarar pandero-jotzaileak irabazi dute gaur, abuztuak 15, Euskal Herriko Trikitilari Gazteen XXXVII. Txapelketa. Zeanurin (Bizkaia) izan da txapelketa 18:00etan hasita, eta 22 urtez azpiko sei bikote aritu dira lehian. Lau pieza jo dituzte parte-hartzaile guztiek: jota, porrusalda, fandangoa eta arin-arina. Arbeok eta Ibabek 400 euro eta oroigarria eskuratu dituzte txapelketa irabazteagatik. Arbeok eta Ibabek hainbat sari jaso dute azken urteotan; izan ere, hainbat txapelketa irabazi dituzte trikitilari gazteek, hala nola Zarauzko Trikitilari Gazteen Txapelketa, Sanjuandegiko festetakoa eta Aizarnazabalgo txapelketa.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide