Azpeitiko Alde Zaharrean bisita gidatuak egingo dituzte abuztuan

Urola Kostako Hitza 2017ko abuztuaren 2a

Azpeitiko Turismo Bulegoak bisita gidatuak antolatu ditu abuzturako, herriko Alde Zaharreko ondarea ezagutzeko asmoz. Norbanakoentzat zuzendu dituzte bisitak, eta astean bitan egingo dituzte; asteartetan, 11:30ean abiatuko dira turismo bulego aurretik (Plaza Txikia), eta igandetan 12:30ean hasiko dituzte. Era berean, Alde Zaharreko bisitak jaso nahi dituzten taldeek ere izango dute aukera; kasu horretan, turismo bulegoak nahieran antolatuko dizkiete. Horrez gain, Soreasuko Sebastian Donearen parrokia egunero zabalduko dute, eta 12:3oetik 14:00etara barrutik ikusteko aukera izango dute herritarrek nahiz bisitariek. Madalenako ospitalea eta ermita ere bisitatu ahal izango da abuztuan zehar. Horretarako, interesa dutenek turismo bulegora joan beharko dute, eta unean bertan irekiko dizkiete ospitalea eta ermita. Informazio gehiago lortzeko, turismo bulegoaren 688-87 48 61 telefonora deitu daiteke.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide