Azpeitiko Xaguxatar parkean txikizioa egin dute asteburuan

Urola Kostako Hitza 2017ko uztailaren 31

Herritar batek atzo UROLA KOSTAKO HITZAri bidalitako irudiak dira goikoak. Hain zuzen ere, Ingurugiro Etxearen kanpoaldean dagoen Xaguxatar parkea hankaz gora ikus daiteke irudietan. Larunbat arratsaldean ateratako irudiak dira, eta argazkiak atera dituen herritarrak azaldu duenez, parkeko hainbat gune hautsita eta zenbait elementu tokiz mugituta zeuden. Txikizioaren aurrean, Josu Labaka Azpeitiko Udaleko zinegotziak esan du parke publikoak "denon gozamenerako" gune direnez, horien zainketa herritar guztiena dela. Udalak txikizioak salatzeaz gain, herritarrei "arduraz" jokatzeko dei egin die. Erakundeak azaldu du "ahal bezain pronto" hasiko direla parkea konpontzen.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide