ARGAZKI BILDUMA: Hasi dira Azpeitiko saninazioetako zezenketak

Urola Kostako Hitza 2017ko uztailaren 29a

Ohi baino goizago, gaur, San Inazio bezperaren bezperan, hasi dira aurtengo festetako zezenketak Azpeitian. Zezenzale asko elkartu da zezen plazan, Curro Diaz, Miguel Angel Perera eta Roca Rey toreatzaileak Fuente Ymbro ganadutegiko zezenak toreatzen ikusteko. Aurretik, alguazilak, Udal Musika Bandak eta mandazainek zezenketa aurreko ohiko kalejira egin dute. Txupinazioaren bezperako iluntzerako ere bada hitzordurik herrian. Horrela, zezenketa bukatutakoan, Los Pasai txaranga ibiliko da kalez kale. Eta gauean, 23:00etan hasita, Kresala taldeak kontzertua emango du plazan. Beheko irudietan, zezenketa aurreko giroa, zezen plazaren bueltan:

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide