ARGAZKI BILDUMA: Pasodobleen urteroko kontzertua eskaini du Azpeitiko Musika Bandak

Urola Kostako Hitza 2017ko uztailaren 28a

Azpeitiko Udal Musika Banda kioskoan, pasodobleen kontzertuan. (Nerea Uranga) Aspaldiko urteetako usadioari jarraituta, Udal Musika Bandak pasodobleen kontzertua eskaini du aurten ere, saninazioetarako motoreak berotzen joateko. Atzo gauean izan zen aurtengo hitzordua, plaza Nagusian. Kioskoa hartu zuten Bandakoek, behean elkartu zen ikus-entzule piloari egun hauetan zezen-plazan joko duten hainbat pieza eskaintzeko. Hona hemen, atzoko emanaldiaren argazki bilduma:

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide