Saninazioetako zezenketetako desenkajonamendua. (Maialen Etxaniz)
Bihar, zapatua, egingo da aurtengo Azpeitiko San Inazio festetako lehen zezenketa, eta atzo arratsaldean egin zuten zezen plazan urteroko desenkajonamendua, festetako hiru zezenketetan toreatuko dituzten zezenak aurkezteko. Fuente Ymbro, Ana Romero eta Hijos de Celestino Cuadri ganadutegiek Azpeitira ekarri dituzten zezenak banan-banan atera ziren zezen plazara atzoko ekitaldian.
Zezenketak
Bihar, etzi eta astelehenean izango dira aurtengo zezenketak, 18:30ean hasita hiru egunetan. Hauek dira parte hartuko duten toreatzaileak eta ganadutegiak:
- Uztailak 29, zapatua: Curro Diaz, Miguel Angel Perera eta Roca Rey (Fuente Ymbro).
- Uztailak 30, igandea: Curro Diaz, David Mora eta Borja Jimenez (Ana Romero).
- Uztailak 31, astelehena: Paulita, Alberto Lamelas eta Sebastian Ritter (Hijos de Celestino Cuadri).