Gaur eguerdian egin dute Euskadiko Futbol Federazioaren egoitzan 2017-18 denboraldiko Espainiako Hirugarren Mailako laugarren multzoko egutegiaren zozketa. Urola Kostan, bi talde daude maila horretan: Azkoitiko Anaitasuna eta Azpeitiko Lagun Onak. Abuztuaren 26-27ko asteburuan jokatuko dituzte denboraldiko lehen partidak; Anaitasunak Deustoren aurka, etxean, eta Lagun Onakek Santurtziren aurka, kanpoan.
Hamargarren jardunaldian jokatuko dute lehen derbia, urriaren 22-23ko asteburuan, Azpeitiko Garmendipen. Bigarren derbia, berriz, 29. neurketan jokatuko dute, 2018ko martxoaren 10-11ko asteburuan, Txerloian.
Maiatzaren 12-13ko asteburuan bukatuko dute futbolariek denboraldia. Anaitasunak Santurtziren aurka neurtuko ditu indarrak, etxetik kanpo; Lagun Onakek, berriz, Portugalete hartuko du etxean.
Ikusi egutegia osorik lotura
honetan.