Enara Arrizabalagak eta Iker Sarasuak irabazi dute Errenteriako Dantza Solte Txapelketa

Urola Kostako Hitza 2017ko uztailaren 25a

Iker Sarasua eta Enara Arrizabalaga, sariak eskuetan dituztela. 52. Dantza Solte Txapelketa jokatu zuten atzo, astelehena, Errenterian (Gipuzkoa), eta Enara Arrizabalaga azpeitiarrak eta Iker Sarasua azkoitiarrak irabazi zuten txapela. Hamabi bikotek parte hartu zuten lehian, eta honako hauek izan zire sailkatutako aurreneko lau bikoteak:
  1. Iker Sarasua eta Enara Arrizabalaga
  2. Danel Serrano eta Irati Saizar (Lezo)
  3. Anaitz Lizartza eta Itziar Bastida (Azpeitia)
  4. Eneko Sarasua eta June Elorza (Azkoitia-Azpeitia)

Uzkudun eta Bastida, hirugarren

Ostiralean bertan  67. Helduen Mailako Dantza Suelto Txapelketa ere jokatu zen Errenterian, eta maila horretan lehiatu ziren aurrenekoz Ekain Uzkudun eta Laura Bastida azpeitiarrak. Guztira, zortzi bikote aritu ziren lehian, eta Uzkudun zeta Bastida hirugarren sailkatu ziren. Txapela Lezoko eta Villabonako Iker Sanzek eta Ane Urruzolak eraman zuten.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide