Asteazkenean izango da eraso sexisten aurkako protokoloaren azalpena

Urola Kostako Hitza 2017ko uztailaren 24a

Hitzorduaren berri emateko igorri duten kartela. Eraso sexisten aurrean erantzuteko protokoloa azaltzeko hitzordua jarri du Marea Arroxak. 19:00etan hasiko da saioa, eta eraso sexistez hausnartzeaz gain, txosnagunean halakorik gertatzekotan jarraitu beharreko pausoak azalduko dituzte bileran, Karpan boluntario  lanetan arituko diren norbanako guztiak biharko batzarrera joatea "garrantzitsua" dela jakinarazi du festa herrikoien aldeko batzordeak. Era berean, Haujijijaik esan du "harreman sanoak" sustatu nahi dituela festetan ere, eta karpagunea "herritarrak aske" sentitzeko gunea izan dadin lanean arituko direla.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide