Trikitia edo panderoa jotzen dakien edonor animatu du Marea Arroxak hilaren 30eko kalejirara

Urola Kostako Hitza 2017ko uzt. 24a, 17:34

Uztailaren 30ean, behin txupinazoa botata, urtero bezala Marea Arroxak hartuko ditu herriko kaleak. Aurten, trikiti eta pandero doinuz lagunduta egingo dute ibilbidea, eta horregatik Huajijijai batzordeak dei egin die herriko panderojole zein trikitilariei kalejiran parte har dezaten. Kalejiran joko dituzten kantuak honakoak dira: Beti eskamak kentzen, Bide alaigarri, Pupurria, Lesaka bidean, Egun da santimamiña.

Dantzarako parada

Marea Arroxak aurreratu duenez, berrikuntza bezala, dantza jakin batzuk dantzatzeko tutorialak argitaratuko ditu datozen egunetan, eta horiek egingo dituzte uztailaren 30ean herriko hainbat txokotan. Dantzaz lagunduko dituzten kantak PolkaZazpi jauziLantzeko ihauteriak eta Ai ixabel dira.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide