Asteazkenean hasiko da Marea Arroxa herri bazkarirako txartelak saltzen

Urola Kostako Hitza 2017ko uztailaren 24a

  Iaz Marea Arroxaren auzolanean ateratako irudia. (Maialen Etxaniz) Asteazkenean, uztailaren 26an, hasiko dira hilaren 30ean Azpeitian egingo duten herri bazkarirako txartelak saltzen. Haujijijaik plazako arkupetan jarriko du mahaitxoa asteazkenean, ostegunean eta ostiralean., 17:00etatik 20:00etara.  Txartelez gain, Marea Arroxako kamisetak ere banatuko dira.

Boluntarioen izen-ematea

Marea Arroxak esan duenez, "herri bazkariaren atzean lan handia dago: sagardo botilak ireki, mahaiak jarri, bazkaria banatu, edaria banatu, zaborra sailkatu". Horregatik, boluntario lanetan aritu nahi dutenek izena eman ahal izango dute bazkarirako txartelak erosteko mahaian.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide