Kantu-jira arroxak Azpeitiko kaleak girotuko ditu bihar, Santio Egunez

Urola Kostako Hitza 2017ko uztailaren 24a

Kantu-jira arroxako kideak iaz, Eguzkitza aurrekoplazatxoan. (Argazkia: Uztarria.eus) Zapi arroxak lepoan jantzita, kantu-jiran aterako dira bihar, Santio Eguna, Kantu-jira taldea, Hazparneko kantu jirakoak eta Marea Arroxako kideak. Saioa, urtero bezala, Azpeitiko San Martin egoitzan hasiko dute 18:00etan, baina antolatzaileek adierazi dutenez, ordu laurden bat lehenago bilduko dira, emanaldia puntual hasteko. Era berean, Kantu-jira taldeko kide ez izan arren, kanturako gogoa duen edonor gonbidatu dute saioan parte hartzera. Hona hemen Kantu-Jira arroxak bihar egingo duen ibilbidea: - 18:00-18:30: San Martin egoitza. - 18:30-19:00: Pastorkua aurreko plaza. - 19:00-19:30: Eguzkitza aurreko plaza txikia. - 19:30-20:00: Etxe Zuri aurreko plaza txikia. - 20:00-20:30: Enparantza Nagusia.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide