Orthezeko Klasika irabazi du Oier Ibarguren txirrindulari azpeitiarrak

Urola Kostako Hitza 2017ko uztailaren 22a

Oier Ibarguren txirrindulari azpeitiarrak Orthezeko Klasika (Okzitania) irabazi du. 2,4 kilometroko zirkuituari 30 buelta eman dizkio, eta horretarako, ordubete eta 42 minutu behar izan ditu. 70 parte hartzaile inguru lehiatu dira; horien artean gehienak, frantziarrak. Ez da proba horretan Ibargurenek parte hartzen duen lehen aldia, baina bai irabazten duen lehena. "Oso pozik" hartu du saria.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide