Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Goizean hasi da Azpeitiko Sarek, Kalerak eta Marea Arroxak antolatutako preso, iheslari eta deportatuen aldeko eguna, horma pintaketarekin. Buztinzuriko errebalean margotu dute murala, 12:00etan hasita. Bertan islatu nahi izan duten gaia dispertsioa izan da.
Arratsaldean jarraituko dute prestatutako egitarauarekin. Euskal presoak, iheslariak eta deportatuak festetara lelopean manifestazioa egingo dute 19:00etan plazatik abiatuta. Ondoren, 21:00etan afaria eta ekitaldia izango dira Frontoi Txikian, Azpeitiko Kalera mugimenduak antolatuta.