Gaur hasiko dituzte Azpeitian abuztuaren 2ra arte luzatuko diren
festak, eta, horrekin batera, urtero bezala, ez du hutsik egingo Uztarria Komunikazio Taldearen tonbolak. Bihar zabalduko dute, eta abuztuaren 1a izango da irekita egongo den azken eguna. Bederatzigarren edizioa da aurtengoa, eta Azpeitiko Udalak, Bertan merkatarien elkarteak, herriko hainbat saltokik, tabernak, jatetxek, ileapaindegik eta abarrek babestu dute ekimena.
Berritasun bat izango du aurtengo tonbolak: kokalekua. Hain zuzen ere, Erdikaleko bigarren zenbakian jarriko dute, Geu arropa dendaren pareko lokalean.
Urtero bezala, euro baten truke tonbolako bi txartel erosi ahal izango dira, eta oparien zerrenda luzea izango da. Saridun txartelez gain, zozketarako zenbakidunak ere izango dira: bi asteburu pasa bi lagunentzat, afari berezi bat, netbook bat eta otarre bat, besteak beste.
Hona hemen tondolaren ordutegia:
Bihar, larunbata. 17:00etatik 20:30era.
Uztailak 23, igandea. 12:00etatik 15:00etara eta 17:00etatik 20:30era.
Uztailak 24, astelehena. 17:00etatik 20:30era.
Uztailak 25, asteartea. 12:00etatik 15:00etara eta 17:00etatik 20:30era.
Uztailak 30, 31 eta abuztuak 1. 12:00etatik 15:00etara, 17:00etatik 20:30era eta 20:30etik 00:00etara.
Ikusi hemen tonbola sustatzeko Uztarria Komunikazio Taldeak egin duen
bideoa.