Federazioak hamar euroko sarrera ezarri du Herriarteko gaurko finalerako

Urola Kostako Hitza 2017ko uztailaren 21a

Euskadiko Pilota Federakundeak hamar euroko sarrera ezarri du gaur Azpeitiak eta Usansolok jokatuko duten Euskal Herriko herriarteko finalerako. Hasiera batean, sarrera doan izango zela adierazi zuen klubak, baina erabakia aldatu egin dute, eta, beraz, ordaindu egin beharko da pilota partidak ikusteko. Ilunpe Pilota Elkarteak finala ikusteko autobus zerbitzuan izena eman duten 250 lagunei helarazi nahi die albistea. Izan ere, izena eman duen norbaitek sarrera erabakiz aldatzen badu, ilunpeelkartea@gmail.com helbidera idaz dezala dei egin die klubak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide