Gaur arte luzatu dute Azpeitiko Umeen Eguneko izen emate epea

Urola Kostako Hitza 2017ko uztailaren 19a

Marea Arroxak antolatuta, igandean –uztailak 23– egingo dute Azpeitiko Umeen Eguna. Astelehenean eta atzo jarri zuten Umeen Egunerako izena emateko mahaia plazan, baina jende asko apuntatzen ari dela eta, izen emate epea luzatzea erabaki dute. Hain zuzen ere, gaur izango da izena emateko azken eguna. Goizez, 12:30etatik 14:00ak arte, eta, arratsaldez, 18:00etatik 20:00etara, plazako arkupetan eman ahal izango da izena.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide