Sanjuandegira itzuliko dira autobusak etzitik aurrera

Urola Kostako Hitza 2017ko uztailaren 17a

Lurraldebusek iragarri du aldaketa. Joan den apiriletik, Loiolako etorbideko behin-behineko geltokiak erabili dituzte autobusek.

Etzi, asteazkena, itzuliko dira autobusak Sanjuandegiko geralekuetara. Azpeitiko Udalak joan den ostiralean aurreratu zuen, Lurraldebusek onespena eman ondoren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren baieztapenaren zain zegoela autobus geltokiak Sanjuandegira itzultzeko. Gaur, berriz, Lurraldebus izan da iragarri duena, asteazkenean itzuliko direla autobusak igerileku ondoko geralekuetara, Urbitarte auzunera. Joan den apirilean aldatu zituzten behin-behinean autobus geltokiak Urbitartetik Loiolako etorbidera, Sanjuandegi eta Etxebeltz-Izarra arteko zubiaren lanak hastearekin batera. Uztailaren 19an, Sanjuandegira itzuliko dira autobusak, bi norabideetan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide