Haritz Elorza –erdian– eta Julen Esteban –eskuinean– beteranoen podiumean. (Izarraitz Igeri Elkartea)
Haritz Elorzak eta Julen Estebanek La Vila Joiosako (Alacant) itsas zeharkaldian parte hartu dute gaur, igandea, goizean. Elorza bigarren izan da sailkapen orokorrean, eta lehena beteranoen mailan; izan ere, 17 minutu eta 59 segundo behar izan ditu bi kilometroko proba egiteko. Julen Esteban azpeitiarrak ere parte hartu du proban, eta podiumean sartzea lortu du hark ere. Estebanek 25 minutu eta 04 segundo behar izan ditu lasterketa bukatzeko, eta beteranoen podiumean hirugarren izan da. Izarraitz igeri elkarteko master taldeko kidea da Esteban, eta Azkoitri triatloia taldekoa Elorza.