Joseba Albizu –ezkerretik aurrena– atzo proba bukatu ostean. (Salzkammergut Mountainbike Trophy)
Joseba Albizu (Azpeitia, 1978) txirrindulariak bigarren egin zuen atzo Austrian jokatutako Salzkammergut Mountainbike Trophy lasterketan. Albizuk, bigarren eginda, bete du helburua; izan ere,
Urola Kostako Hitzak duela egun gutxi
egindako elkarrizketan esan zuen lehen bost postuetan sailkatzea zela bere xedea.
211 kilometroko proba zen Austriakoa, eta lehia estua izan zuen Albizuk lehen sailkatuarekin. Halere, azken metroetan aurrea hartu zion aurrenak azpeitiarrari.