ARGAZKI BILDUMA: Sahatsak kalean agurtu du aurtengo Azpeitia Dantzan

Urola Kostako Hitza 2017ko uztailaren 15a

Aurtengo Azpeitia Dantzan egitasmoa gaur bukatu da, Sahatsa Dantza Taldearen emanaldiarekin. Sahatsa plazan izeneko ikuskizuna eskaini du Azpeitiko eta Azkoitiko taldeak eta, izenak adierazi bezala, horrelaxe ibili dira dantzariak, plazatik plazara: Plaza Txikian hasi dute emanaldia, 20:00etan, eta handik ondoko herriko plazara mugitu dira, saioaren zati nagusia han eskaintzeko. Ikusleek txaloz hartu dituzte Sahatsakoen koreografiak, Bidasoako, Lapurdiko, Bizkaiko eta Gipuzkoako dantza ezagunetan oinarritutakoak. Hona hemen, gaurko emanaldian hartutako argazkiak: [flickr_set id="72157686207897226"]

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide