Azpeitiko Auto Klasikoen Rallya izango da bihar

Urola Kostako Hitza 2017ko uzt. 14a, 11:55

11:00etan abiatuko dira autoak epaitegiaren aurretik, eta erlojupeko zortzi zati osatu beharko dituzte parte-hartzaileek. Auto guztiek 25 urtetik gora dituzte, eta, denera, 90 gidarik eta kopilotuk parte hartuko dute.

2011ko Auto Klasikoen Rallyko irudi bat. (Nerea Uranga) Azpeitiko XIV. Auto Klasikoen Rallya egingo dute bihar, zapatua. 11:00etan abiatuko dira autoak epaitegiaren aurretik, eta erlojupeko zortzi zati osatu beharko dituzte parte-hartzaileek. Auto guztiek 25 urtetik gora dituzte, eta, denera, 90 gidarik eta kopilotuk parte hartuko dute. 19:00etan neutralizazioa egingo dute Zestoan, eta 20:00ak aldera bukatuko da proba, hasitako toki berean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide