Gipuzkoako Urakek azaldu du Azpeitiko Salbe auzoaren parean izandako isurketak ez duela "inongo arazorik" sortuko

Urola Kostako Hitza 2017ko uztailaren 13a

Urola ibaian apar zuria agertu da Sanjuandegi parean. (Uztarria) Urola ibaian apar zuria agertu da gaur goizean, Sanjuandegi eta Etxebeltz-Izarra lotzen dituen zubiaren ondoan, Salbe auzoan. Kezka agertzeko, herritar batek ibaiari ateratako argazkia igorri du Uztarriara. Udalak, bere aldetik, isuriaren berri emateko eta horren arrazoia argitzeko, Gipuzkoako Ur Kontsortziora eta 112 SOS Deiakera jo du. Hala, ibaiaren egoera aztertu du Gipuzkoako Ur Kontsortzioko teknikariak, eta Udaltzaingoari jakinarazi dionez, "isurketak ez du inongo arazorik sortuko". Horrez gain, kontsortzioko teknikariak azaldu du hodi horretatik irteten den ura araztegitik datorrela, eta apar zuriak turbina garbitzeko xaboia izateko "itxura guztia" duela.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide