ARGAZKI BILDUMA ETA BIDEOA: Azpeitiko udalekuetako umeek batukada hotsez girotu dituzte kaleak

Urola Kostako Hitza 2017ko uztailaren 13a

Batek baino gehigok pentsatuko zuen Azpeitia festetan murgildu dela, baina ez. Udaleku irekietako eta Iraurgi ikastetxeko eta Azpeitiko Ikastola Ikasberriko udalekuetako umeek bat egin dute goizean, eta herria batukada hotsez girotzen aritu dira kalez kale. Taldetan banatuta, kalejirarekin hasi dute batukada saioa, eta eguerdian plazan elkartu dira guztiak. Hainbat abesti ezagunen doinuak lagundu dituzte eskuz egindako musika tresnekin, eta herritar askoren ikusmina sortu dute. Hemen batukadan hartutako irudiekin osatutako bilduma eta bideoa: [flickr_set id="72157683419450064"] https://www.youtube.com/watch?time_continue=93&v=0vOgE8Dbx9U

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide