Urola ibaian apar zuria agertu da Sanjuandegi parean. (Uztarria)
Herritar batek Uztarriara igorritako irudia da honako hau. Bertan ikus daitekeenez Urola ibaian, Sanjuandegi auzoa eta Etxebeltz-Izarra lotzen dituen zubiaren parean, apar zuria agertu da gaur goizean. Herritarrak azaldu duenez, 11:00ak aldean hartu du irudia, eta ibaian apar zuri ugari ikus zitekeen. Udaltzaingoari ere igorri dio abisua, "isurketa zer dela eta gertatu den aztertzeko eta arazoa konpontzeko".