Atzegiko kideek 'Go!azen' telesaileko aktoreekin egoteko aukera izan dute

Urola Kostako Hitza 2017ko uztailaren 13a

Atzegiko dozenatik gora gaztetxo joan zen asteartean Esklabetako komentura; izan ere, han ari dira ETB 1eko telesaila grabatzen. Gipuzkoako Foru Aldundiko Imanol Lasa eta Maite Peña diputatuarekin egin zuten bisita.

Atzegiko kideak, Go!azen! telesaileko kideak eta aldundiko ordezkariak Esklabetako eraikinaren jolastokian. (Atzegi) Go!azen ETB 1eko telesailaren grabaketak egiten ari dira azken asteotan Esklabetako komentuan, eta asteartean bisita berezia jaso zuten telesaileko aktoreek. Hain zuzen ere, Atzegiko kideak eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Imanol Lasa eta Maite Peña diputatuak grabaketan izan ziren. Dozenatik gora gaztetxo joan zen Esklabetara, eta telesaileko aktoreekin egoteko parada izan zuten.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide