Iker Bueno. (ISB)
Datorren denboraldian
Iker Buenok ez du Sammic ISB taldea entrenatuko. Iraurgi SB klubak azaldu duenez, "lan arazoak tarteko" hartu dute erabakia. Hala ere, Buenok klubean beste eginkizun batzuk izango dituela zehaztu dute. Pasa den denboaldian, Bueno azpeitiarra entrenatzaile zela,
Iraurgiko gizonezkoen talde nagusiak Espainiako saskibaloiko Zilarrezko LEB ligatik Urrezkora igotzea lortu zuen. Ondoren,
azpeitiarra Zilarrezko LEB mailako entrenatzailerik onena izendatu zuten.
Datorren denboraldian
Sammic ISBk Urrezko LEB ligan jokatuko du.