XXXVII. Inazio Deuna txirrindulari saria jokatuko dute igandean Azpeitian

Urola Kostako Hitza 2017ko uztailaren 11

Kadete mailako txirrindulariek 16:30ean emango diote hasiera probari, eta Azpeitian hasi eta amaituko dute ibilbidea.

Atracciones Sanzeko txirrindulariak. (Lagun Onak T.E.) Igandean, uztailaren 16an, jokatuko dute Lagun Onak Txirrindulari Elkarteak antolatutako XXXVII. Inazio Deuna txirrindulari saria, 16:30ean hasita. Kadete mailako kirolariak arituko dira lehian, eta Azpeitian hasi eta emaituko da proba. Txirrindulariak Azpeititik Zestoara abiatuko dira, eta handik Iraetara joan eta berriro Zestoara itzuliko dira. Zestoatik Azpeitira bueltatu, eta berriz Zestoara joango dira, handik Aizarnara eta Benta Berrira joateko. Proba Azpeitian bukatuko dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide