Azpeitiko Kultur Mahaiko bazkideen batzarra egingo dute ostegunean, Dinamoan

Urola Kostako Hitza 2017ko uztailaren 10a

Bertan hizpide izango dituzte teknikariaren lanpostuaren behin-behineko moldaketa eta Dinamoa Sormen Gunea. Kultur Mahaiak dei egin die bazkideei bilkurara hurbil daitezen. 

Azpeitiko  Kultur Mahaiak bazkideen batzarra egingo du ostegunean, hilare 13an, Dinamoa Sorgintza Gunean, 19:00etan hasita. Bertan, honako gai hauek landuko dituzte: Kultur Mahaiko teknikariaren lanpostuaren behin-behineko moldaketa eta Sormen gunearen behin betiko proiektua.

Kultur Mahaiak nabarmendu du "garrantzitsua" dela ahalik eta jende gehien bertaratzea batzarrera. Horregatik, dei egin die bazkide guztiei eta herriko kultur eragileeei, osteguneko bilkurara gerturatu daitezen. Bileraren ostean, 20:00ak aldera, argazkia aterako dute, sormen gunearen proiektuari babesa emateko.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide